“Educar para fabricar ciudadanos”

Gaur egungo hezkuntza nork eta zertarako dago planteatua? Ondoren gehitzen dizuedan erreportaian, gaur egungo hezkuntzaren egoera eta beronek behar duen aldaketa azaltzen du.

Egin klik hemen!

Corazon de tango tengo…

Pasa dira urtetxo batzuk abesti hau entzun genuen lehen alditik… Baina gustora entzungo zenuke berriz ezta? Ale ba!

Begiak ixteko garaia…

Musikak kolorea jartzen die gure bizitzei; batzutan gorria, bestetan beltza, berdea, laranja… Oraingo honetan, lasaitasuna jario duen abesti bat proposatzen dut.

Bere garaian, kriston inpresioa egin zidan filme bateko soinu banda: “La misión” (oso rekomendablea). Ennio Morricone da bere sortzailea, eta aurkezpenik ez du behar. Etzan zaitez, begiak itxi…

Boloniaren esplikazio argi eta garbia!

Urtetik urtera hezkuntzan, eta kasu honetan, unibertsitate mailan dauden aldaketekin guztiz deskolokatuta geratzen naiz egia esan. Orain Boloniako hitzarmena medio, europear titulazioen unifikazioa lortu omen nahi da. Baina benetan hori da errealitatea?

Ikusi honako bideo interesgarri hau: Boloniaren esplikazioa Vigoko Unibertsitateko dekano baten ahotan. Ez du desperdiziorik! Nik horrelako dekanoa nahi dut!

Bidegorria noizko Oñatin?

Euskal Herria osoan bezala, Oñatin ere, bizikletari kriston afizioa dago. Geroz eta gehiago, jendea lanera garraio bide honetan joaten da herrian.

Baina, zein erreztasun ematen digu Diputazio eta Udalak praktika honekin segitzeko? Inolakorik ez orain arte. Are eta gehiago, oztopoak besterik eztira izan: kale peatonaletan ezin dela bizikletan ibili, kotxeen errepidetik joateko… guzti hauek udaltzainen “abixuak”.

Nor dago garraio publikoaren, ez kutsakorraren… alde? Udalak ez al dira hori bultzatzen ari? OTA (eta bere multa eratorriak) zer helbururekin dago ezarria? Garraio publikoa fomentatu ala dirua ateratzeko?

Bizikleta ez al da garraio modu duin, garbi eta ez problematikoa? Ez du gutxieneko baldintza batzuk merezi bizikletan doanak? Segurtasuna garrantzitsuena, zer esanik ez! Ba oraingoz ezta horrela… eta Oñatin gutxiago.

Ondorengo estekan, Oñatin bidegorria inplantatzeko buruturiko hitzarmenaren berri ematen da, eta bere nondik norakoak. Esaten dutenez, 7 km-ko bidegorria eratzeko, 12 urte beharko dituzte. No comment… Norberak atera ditzala konklusioak… (Non egongo ote naiz ni 12 urte barru…)

P.D.: AHTa bezalako makroproiektuak eztute inongo oztoporik, eta mikroproiektu hauek herri bakoitzean burutzeko berriz kontrakoa. Ze interes dago horren atzean?

Oñatin Gaztetxea, lan askoren ostean…

Gaztetxeak gazte askoren bilgune dira, bertan aktibititate desberdinak osatuz eta sozialki zabalduz.

Badira jada urte batzuk, Oñatin Kalezaharran zegoen Gaztetxea itxi zela. 2004an Gazte Asanbladak bilgune berri baten beharra ikusiaz, eta Gaztelekuari buruz Udaletxearekin desadostasunak egon ostean, berau uztea erabaki zen. Horren ostean, aktibitate desberdinak antolatu eta bilgune berri baten bila hasi zen.

Lehenik txatarrerixia okupatzia saiatu zen, berau uztea erabaki zelarik azkenean. Ondoren Kasa Blankako eskola izan zen, izugarrizko lana eginez berau eraberritzeko 3 hilabeteetan zehar. Bilgune elegantea geneukan oñatiko gazteek. Baina azkenean dena ezerezean…

Ondoren, San Martin beheko etxea izan zen, eta han ere udalak eskuhartu zuen, aurrekoetan bezala, desalojatuz.

Azkenik, borroka eta aldarrikapen askoren ostean, San Martin ermitako etxea zeditu zuen udalak. Ez da duinena baina beste bat bilatu arte…

Gaztetxea, gazteon eskubidea da. Ez dezagun ahaztu.

Ladreiluaren gizarteari kritika

Urteak aurrera doaz, eta pixkanaka errespontsabilitate handiagoa hartzen joaten da norbera. Are eta gehiago, etxetik independizatzen zarenean, lanak biderkatuz (“amatxo”k ze erraz egiten zituen!). Lan hoietako bat, erosketak egitea izaten da, eta hortara joatean, beti gustatzen zait “Consumer” aldizkaria hartzea.

Aldizkari hauetako batean, HUHEZIko masterrean, Soziologiaren alorrean aztertu dugunarekin zerikusia duen elkarrizketa bat aurkitu dut. Fernando Roch, arkitektoa eta Urbanismoan katedradunak gaur egungo hirigintzari buruz hitzegiten du, kritika latza eginez Espainiar ereduari.

Hoberena irakurtzea denez, klikatu hemen berau irakurtzeko.

Norberak atera ditzala bere konklusioak…

11 urte Aitor gabe… Beti gogoan!

Atzoko egunez, orain dela 11 urte, 1998ko Abenduaren 8an, Madrideko Vicente Calderón estadio ingurun espainiar faxistek erahil zuten Aitor Zabaleta Kortazar gazte euskalduna.

Errudunek ordaindu dute? Justizia berdina da denontzat?

Urteak pasa arren, Aitor beti gogoan!

2009ko 4 1/2ko finalean Gonzalez Txapeldun!

Atzo, 2009ko Abenduaren 8an, Donostiko Atano III.a pilotalekuan jokatutako Lau t’erdiko finalean Sebastian Gonzalezek eraman zuen Txapela etxera.

Pronostiko guztien aurka, Juan Martinez de Irujoren kontra gailendu zen Gonzalez, 16. tantorarte atzetik joan eta buelta emanez partidari. Azkenean 22-18 ko emaitzaz Sebastian Gonzalez Txapeldun. Partiduaren laburpena hemen.

Nahiz eta enaizen oso pilotazalea, azkenaldian kirol honek pikatu nau, eta finalaren inguruan egiten diren porretako batean hartu nuen parte. 2 emaitza asmatu behar ziren, lehen 11 tanto egin ostean zeramaten emaitza, eta 22 tantotan edukiko zutena. Lehena asmatu nuen, 11-7 koa Irujoren alde. Porra bidean zegoen! Baina azkenean, nire ilusio denak, beste askorenak bezala, putzura! Nire 22-17 ko Irujoren aldeko pronostikoa ezerezean geratu zen, eta inbitatzeko nituen lagunak ere mala ostian…

Beste batean izango da… Irujo… Eka…

Nongoa naiz?

Oñati?

“Bai… mendi artean galduta dagoen herri hori! Arantzazura joateko pasa behar dena! En el kulo del mundo!”

Zenbat aldiz entzungo zen horrelako komentariorenbat… Arrazoirik eztu falta, ze guztiz inkomunikaturik gaude. Euskal Herriaren erdian, eta denengatik urruti! Ze kontradikzioa!

Edozein oñatiarri galdetu ea zenbat urterekin atera duen kotxeko karneta eta harrituko zara! Gehienguak 18 baietz! Kotxearen beharra handia da mugikortasuna segurtatzeko, ezpaititugu komunikabide egokirik (ez trenik, ez autobus nahiko…).

Beno, eztakienandako, Oñati Gipuzkoako hego mendebaldean kokaturik dagoen herria da. 1845 urtean Gipuzkoarekin anexionatu zen, ordurarte Jaurerria izanik. 107 km 2-ko azalera du, handiena probintzian. 10800 biztanle inguru ditu, %80 euskalduna izanik.

Oñati bixitatzean ikusi beharrekoak hauek lirateke:

-Oñatiko Unibertsitatea

-San Miguel parrokia

-Bidaurretako monastegia

-Lazarraga dorretxea

-Zumeltzegi dorrea

-Arantzazuko Santutegia

-Arrikrutzeko kobak

-Aloña eta Aizkorriko mendikatea

-Araotz

Guzti honekin ezpada nahiko, oraindik bertako sozidade, jatetxeak eta giroa ezagutu behar dira!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.